Tantirumairu ikastolak XXII. Txoko-Txiki ipuin lehiaketa antolatu du 6-12 urte bitarteko ikasle lesakarrei zuzendua. Lanak apirilaren 5a baino lehen igorri beharko dira ikastolara. 1. eta 2. mailako ikasleen ipuinak guttienez orrialde bateko luzera izanen du; 3. eta 4. mailakoena orrialde terdikoa eta 5. eta 6. mailakoena bi orrialdekoa.