Areto-fuboleko Udaberriko Kopa Beran

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 14a

Berako Toki-Ona kiroldegian areto-futboleko Udaberriko Kopa antolatu dute. Txapelketa hau parte hartu nahi duten Bidasoaldeko talde guziei irekia dago eta izen emateko epea martxoaren 23an itxiko da. Horretarako talde bakoitzak 80 euro ordaindu beharko ditu. Izen emateko eta informazio gehiago jasotzeko 948 630215 telefonora deitu behar da. Partidak larunbat eta igandetan jokatuko dira kiroldegian, apirileko lehen asteburuan hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun