Berako Bestatako bilera

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 14a

Martxoaren 15ean Herriko Etxean bestak antolatzen hasteko bilera egin zen. Aurtengo bestetarako aurrekontua iaz baino txikiagoa izanen da, 62.000 eurokoa eta Kultur Batzordeko kideak eta herriko koadrila batzuk elkartu ziren diru horrekin zer egin daitekeen proposatzeko. Honetaz gain, hainbat gaien inguruan aritu ziren solasean: besta herrikoiagoak egin nahi dira, koadrilen arteko harremana eta jendearen parte hartzea bultzatu… Lehengo bilera honetan ez da programako deus ere zehaztu, ideiak hartzeko egin zen. Hurrengo bilkura apirilak 19an 20:00etan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun