Udal Batzordeetan eta beste erakundeen ordezkari batzuk izendatu gabe gelditu zirenez, Udalak egindako azken batzarrean ondorengo izendapenak egin ditu: Kirol Batzordean, Julian Lekuonaren baja onartuta Javier Leitza arituko da, Jose Antonio Igoa Euskara Batzordean, Hiri Hondakinen Mankomunitatean Jose Antonio Igoaren ordez Mª Sol Taberna, Urruñako Udalarekin sinatutako komenioaren Jarraipen Batzordean Helena Santesteban alkatea, Rosalinda Gallego, Alfredo Goienetxe eta Jon Abril zinegotziak, eta azkenik, Bortzirietan zerbitzu publikoak hobetzeko batzordean Helena Santesteban, Jon Abril eta Manuel Iriarte izanen ditugu.