Kataluniako L’Hospitalet de Llobregateko Bisbe Berenguer Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak Euskal Herrian barrena egiten ari den txangoa probextuz, Berako Labiaga Ikastolak Euskal Herria-Katalunia jardunaldia antolatu zuen martxoak 15ean Kultur Etxean. Jaialdi horretan gure kultura aurkezteko hainbat ekitaldi egin zituzten: agurra, Gure Herria, Gure Kirola eta Gure Kultura tailerrak, hamaiketakoa eta dantza jaialdia egin zuten ondorengo dantzak eskainiz: Agurra, Makil dantza, Fandagoa, Arin-Arina eta Agintariena. Hau bukatuta, Eztegara pilotalekuan pilota partida egin zuten eta segidan oparien banaketa, Jardunaldia akautzeko. Honetaz gain aipatu, martxoaren 14an, Labiagako DBHko 22 ikasle eta 3 irakasle Suediara joan zirela Comenius izeneko Europar proiektuaren barnean. Apirilean, berriz, Errumaniara joanen da ikasle talde bat. Duela urte batzuk Suediatik eta Errumaniatik jasotako bisitak itzuliko ditu honela Labiaga Ikastolak.