Beran ere Gaztetxea!

Utzitako argazkiak 2007ko otsailaren 14a

Bada urte bat Berako Gazte Asanblada martxan jarri zela. Orduz geroztik hainbat ekintza egin ditugu herriko gazteen aisialdian alternatiba berriak sortzeko: hitzaldiak, monologoak, gazte eguna, euskararen eguna... hauetan adin guztietako gazteengana ailegatu eta euskararen erabilera bultzatu nahirik.

Hala ere, hauek antolatu eta aitzinera eramateko, arazo nagusi bat izan dugu, leku propio baten falta. Adibidez: -Kontzertuak egiteko ostatuen menpe.

-Hitzaldiak egiteko lekua eskatzen. -Elkartzeko eta materiala gordetzeko leku falta, honek ekartzen duen material galtzerarekin. -Erakusketa zein ikastaroak egiteko ezintasuna. -...

Honi irtenbidea emateko gaztetxe baten beharra ikusten dugu. Espazio autogestionatu baten eredua proposatzen dugu, non gazteok gazteontzako alternatiba eraiki nahi dugun, elkartu eta gure arazoez eztabaidatzeko, elkar laguntzeko.

Hau da, dagoenarekin konformatzen den gazteri pasibotik, bere denbora eta formakuntza nahi duen bezala antolatzen duen gazteri aktibo eta kritikorantz pasatzeko gune erreferente bihurtu nahi du gaztetxeak.

Gaztetxea lortzeko lehendabiziko pausuak ematen hasiak gara eta seguru gaude guztion konpromezuarekin lortuko dugula. Animo!

Berako Gazte Asanblada

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun