Lesakako Zerbitzuen elkarteak logotipoa aukeratzeko lehiaketa deialdia zabaldu du. Eskaintzak kartoi mehean edo paper lodian aurkeztu beharko dira nahi den teknika erabiliz, marrazkia edo argazkia. Halaber, CD batean eraman beharko da JPG formatuan. Neurriei dagokionez 25 x 20cmkoak izan beharko dira. Elkartekoek gaia libre utzi dute, baina kontuan hartu behar da zertarako den. Ohi bezala aurkezten diren lanak jatorrizkoak izan beharko dira, eta argitaratu gabeak. Interesatuak daudenek martxoaren 9a arte izanen dute haien eskaintzak udaletxeko bulegotara helarazteko. Lehiaketaren neutraltasuna segurtatzeko beti bezala arau batzuk errespetatu beharko dira. Horiek horrela, obra eta parte hartzailearen zehaztasunak dituen gutun azalak biak batera aurkeztu beharko dira, biek agerian goitizen berdina izan dutelarik. Gutun horretan, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa biltzen dituen eskutitza emanen da. Hasierako hautaketa egin ondotik, diseinu hoberenak ikusgai izanen dira udaleko web orrian, www.lesaka.net en hain zuzen ere. Horien artean elkarteko kideek osatutako epaimahaiak hautatuko du zein izanen den elkartearen logotipoa. Orduan, obra haien esku geldituko da. Horren truke lehiaketaren irabazleak 250 euroko saria eskuratuko du.