Udal hauteskundetan aurkezteko asmoa duela jakinarazi du Ezker Abertzaleak

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 12a

Utzitako argazkiak

Otsailaren 3an Sumusako Atakan egindako agerraldian aipatu zutenez, Ezker Abertzaleak hurrengo udal hauteskundetara aurkezteko asmoa du: «Gure herria maite dugulako, Euskal Herri hobe bat nahi dugulako, herriarekin egin nahi dugulako bide hori, herri boterea indartuz eta herriari udalean parte hartzeko aukera bueltatuz, hurrengo hauteskundetan egonen gara». Ezker Abertzaleko kideak ez daude ados PNVk herrian eta UPNk Nafarroako Gobernutik herriari ezarri dioten eredu sozialarekin: «Guk bertze eredu bat nahi dugu, ezkerretik eraiki nahi dugu gure herria eta badugu horretarako alternatiba. Herri honek behar duen alternatiba nola eraiki eztabaidatzera goaz guztion artean». Ezker Abertzalearen egiteko modua parte hartzailea, garbia eta zintzoa dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun