Gatz-zakuak banatu ditu Udalak baserri auzoetan

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 12a

Elurrarekin eta hormarekin izaten ahal diren arazoak moldatzeko

Inauteri giroan murgilduko gara aste honetako Ortzegun Gizeneko eskearekin eta segidan etorriko dira igandeko zako-zaharrak, asteleheneko karrozak, Fraindarren eta Goitarren joan-etorriak… Neguko besta handi hauen egitarauaren xehetasunak aldizkari honetako erdiko gehigarrian dituzue eskura.

Neguak dakarren bertze ondorioak hotza, elurra eta horma izan oji dira. Lehenbiziko elur eta hormak urtu ziren, baina zenbait auzoetako baserritarrek arazoak izan zituzten autoarekin etxetik atera edo etxera sartzeko. Hori dela eta, oraindik negu luzea gelditzen denez, Udalak 20 Tona gatz baino gehiago erosi du. Horietako batzuk joan den astean baserri auzoetan banatu zituen. Auzoberrin Gardelko Bagoetako bidegurutzean utzi ziren gatz-zakuak, Endaran ermitan eta Zalan Oinarketan. Handik, baserritarrek beraiek etxera eraman zituzten, beharrean suertatzen diren hurrengoan erabili ahal izateko. Nabaz, Frain eta Izotzaldean ere banatu dute gatza. Halere, oraindik gatz-zakuak badaude su-hiltzaileen parkean dagoen udal biltegian. orregatik, beharra duenak Herriko Etxeara deitu eta biltegira joan daiteke gatzaren bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun