Azken urteetan bezala, aurten ere Eszena dantza jaialdia ospatuko da Beran. Nafarroako Gobernuak eta Berako Kultur Batzordeak bi ikuskizun antolatu dituzte, martxoaren 3an bat eta martxoaren 18an bertzea. Lehendabizikoan, martxoaren 3an, Danzas del Mundo konpainiak Danzas del mundo izeneko ikuskizuna eskainiko du. ikuskizun aniztuna da eta munduko lau bazterretako dantza estiloetara hurbiltzea du helburu. Publiko guztietarako egokia da. Bigarrenen saioan, berriz, martxoaren 18an, Ertza taldeak Look ikuskizuna eskainiko du, itxurakeria edo irudiaren inguruko gogoeta.
Aipatutako bi saioak Berako Kultur Etxean izanen dira, arratsaldeko 7etan. Saio bakoitzeko 5 euro ordaindu beharko dira, hala ere, bi egunetarako abonua 8 eurotan eskuratu daiteke.