Herri batzuetan dagoeneko ospatu badira ere, gure herrian aste honetan ospatuko ditugu inauteriak.
Ortzegunarekin hasi eta astelehenera bitartean luzatuko dira. Kaldereroak, inudeak eta artzaiak, zingar-arraultze, eta bertze hainbat ekitaldi antolatu dituzte Berako Kultur Batzordeak eta Gure Txokoa Elkarteak herritarrek eta kanpokoek inauterietaz gozatu dezaten.
Hala ere, guztiak ongi joateko aintzinetik prestatu beharra dago eta horretarako ensaioak egin behar dira. Kaldererotarako ensaioak otsailaren 14ean eta 16ean izanen dira arratsaldeko 7etan Kultur Etxean eta inude eta artzaietan ateratzeko, berriz, otsailaren 15ean eta 16ean eginen dira, 20:30ean Eztegara pilotalekuan.
Egunez egun inauterietako ekitaldien berri izateko, ikusi ale honetako inauterien inguruan prestatutako gehigarri berezia.