Kirol ekitaldietarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 12a

Irabazi asmorik gabeko herriko elkarteek eta Beran erroldatuta daudenek eska dezakete

Udaleko Kirol Batzordeak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du eta otsailaren 28a bitarte aurkezten ahal izanen dira proposamenak. Diru-laguntzak emateko irizpideei dagokienez, diru-laguntzak borondatezkoak dira, laguntzak ematea ez da derrigorrezkoa eta arau orokor bezala, ez dira aktibitateen kostuaren %50a baino handiagoak izanen. Gainera, ezin izanen da diru-laguntzen errebisioa eskatu. Horrez gain, herriko elkarteek, dirua irabazteko helbururik ez dutenek, eta Beran erroldatutako pertsona fisikoek eska dezakete laguntza.

Diru-laguntzak ematerako orduan, kirolaren promozioak %28 balio izanen du, bizitza osorako kirolaren kultura sortzeak %10a, guztientzako kirola bultzatzea %5a, bertako kirolaren promozioa %6a eta kirol praktika berriei bultzada %5a. Bi dira otsailaren 28a baino lehen Herriko Etxeko bulegoetan aurkeztu beharreko dokumentuak: udal bulegoetan edo www.berakoudala.net orrialdean eskuratu daitekeen inprimaki sinatua eta diru irteera eta sarreren aurrekontuaren banaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun