Iberdrolak jakinarazi duenez argi indar mozketak izanen dira asteartean Etxalarren eta ortzegunean Arantzan. Ez dute eraginik izanen herri guzian. Etxalarren goizeko 9:00etatik 11:00etara izanen dira, Antsolukoeta karrikako 48 zenbakian, eta Larrapil Sarriku auzoko lehen zenbakitik 6ra eta 8. zenbakitik 11ra. Arantzan otsailaren 15ean gertatuko dira , eta ordu batez luzeagoak izanen dira, goizeko 9:30etaik 12:30era. Eragina izanen dute, Aientsa karrikako 23 eta 24. zenbakietan, eta Azkilarrea auzoko 8. zenbakitik 20era, eta 22tik 28ra.