Leire Telletxea beratarrak 20 urte ditu. 8 urtekin hasi zen akordeoia jotzen Berako Isidoro Fagoaga musika eskolan. Solfeoa ikasten zuen eta 2. urtean instrumentua hautatu behar zuen. Pianoa edo akordeoia zein aukeratu zalantzak izan zituen, baina azkenean akordeoia hartu zuen. Amak ere garai batean jotzen zuen eta. Musika eskolan 10 urtez Lurdes Iza izan zuen irakasle. Zenbait lehiaketetara ere aurkeztu izan da eta emaitza hagitz onak lortu izan ditu.
Batxilergoa ikasten ari zela, kontserbatoriora joatea erabaki zuen. Donostiako Musikenek prestijio handia du eta hautapen frogak pasatuta 3. ikasturtean dago. Maila handia du eta irakaskuntza pertsonalizatua da. 2.006an Arrasateko txapeldun suertatu zen.
Marina Hernaez, Naiara Garai, Nerea Perez, Cristina Cortina eta Saila Korhonenekin batera entzunaldia eskainiko du heldu den astelehenean arratsaldeko 18:00etan Isidro Fagoaga musika eskolan.