Tantirudantza apirilaren 17an

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 5a

Apirilaren 17an eginen da Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak antolatutako Tantirudantza. Faltzes, Lasarte, Arrasate eta Lesakako dantzariek parte hartuko dute. 11:45etan kalejira eginen dute taldeek karrika ezberdinetan. 12:45etan, Tantirumairu taldekoek Zubigainekoa eskainiko dute eta 13:00etan dantza saioa izanen da plazan, talde guziekin. 17:00etan haur animazioa izanen da plazan, «Kiki, Koko eta Moko» pailazoekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun