Ingurumena zaintzeko hitzarmena sinatu dute Udalak, Aceraliak eta Nafarroako Gobernuak

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 5a

Martxoaren 18an egin zen sinadura ekitaldia. TTIPI TTAPA

Nafarroako Gobernuak, Lesakako Udalak eta Aceralia Transformados lantegiak Lesakan energia aurrezpena eta dibertsifikazioa bultzatzeko elkarlan hitzarmena sinatu zuten martxoaren 18an. Hiru erakundeek, Lesakan autoa baino jasangarriagoa diren bertze baliabide batzuen bidez mugitzeko hezkuntza eta gizarte neurriak bultzatu nahi dituzte. Bertzeak bertze, erdigunea peatonalizatu eta Berautik Alkaiagarako bidegorria egin nahi dira aurten. Lan hauen aurrekontua 29.400 eurokoa da. Nafarroako Gobernuak 14.500 euro jarriko ditu, Lesakako Udalak 8.900 euro eta Aceraliak 6.000 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun