Martxoaren 20an Iruñeko Gaiarre antzokian egindako Haur Kantari Txapelketaren finaletik beratarrak emaitza onekin bueltatu ziren. Jesusen Bihotza Ikastetxeko Axuriak taldea irabazle izan zen ttikien kategorian, Josune Elgorriaga eta Itxaso Errandonea bikote beratarrak ere txapela jantzi zuen gaztetxoen kategorian eta azkenik, Josune Elgorriagak berak bigarren postua eskuratu zuen gaztetxoen bakarkako atalean.