“Ekobera”ko kartel lehiaketa

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 5a

Regina Muruamendiaraz del Puerto Jesusen Bihotza Ikastetxeko ikaslea izan zen Berako I. Feria Ekologikoa (Ekobera) iragarriko duen kartel lehiaketaren irabazlea. Feria ekainaren 24 eta 25ean eginen da eta hau iragartzeko kartel lehiaketa paratu zuten martxan antolatzaileek. Herriko hiru ikastetxetatik aurkeztu ziren lanak, guztira 125 ikaslek parte hartu zuten. Reginak bere kartela erakusgai izateaz gain, Bertiz Abentura Parken egun pasa polita irabazi du bera eta bere gelako guztientzat. Lizarrako “Cuaderna Vía” bodega ikusteko aukera ere izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun