Nafarroako parlamentariek Ibardingo lanak ikusi zituzten

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 5a

Azken hilabetetan Ibardinen egindako plan estrategikoaren lehen urratsak ematen ari dira. Plan estrategiko honekin zenbait hobekuntza eginen dituzte Ibardinen 20 urtetan. Dagoeneko lehenengo proiektua martxan da, gasolindegiarena, eta martxoaren 30ean Nafarroako Parlamentuko Industria eta Teknologia Batzordeko zenbait parlamentari hurbildu ziren lan horiek ikustera. Obenasa enpresak egiten ari den gasolindegia 1,2 milioi euro kostako da eta 6 pertsonendako lanpostuak sortuko ditu. Gasolindegia egiten ari den lur eremua Udalarena denez, gasolindegian lortzen diren etekinen zati bat Udalarentzat izanen da. Bertzalde, gasolindegiaren ondoan 533 autorentzako aparkalekua akautzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun