Aurtengoan ere Gazte Asanbladak apirilerako antolatu du Gazte Eguna 2005, apirilaren 16rako hain zuzen. Iaz bezala egun guzian ekitaldiak izanen dira: goizean paella lehiaketa eginen da eta ondotik, prestatutakoarekin bazkaria eginen dute. Bazkalondoan Jon Plazaolaren monologoa aditu ahal izanen da eta hau bukatuta taldeak joku ezberdinetan lehian ariko dira. Jokuak bukatuta, egarria kentzeko patin-bizi-poteoa eginen da bertsolarien laguntzarekin eta ondoren, Zizka ostatuko terrazan karaokean kanturako daukaten trebezia erakutsiko digute partehartzaileek. Eguna ongi bukatzeko Labiaga Ikastolako sotoan afaria izanen da. Gazte Egunean parte hartu nahi dutenek apirilaren 13a baino lehen izena eman behar dute Kultur Etxean. Talde bakoitza gutxienez bortz lagunek osatu behar dute eta izena emateko orduan bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du.