Dantza taldea birsortu nahi du kultur taldeak

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 5a

TTIPI TTAPA

Herritar gehienak oroituko diren bezala, orain dela zortzi-hamar urte 50 gaztetxotik goitiko dantza taldea zuen Umore Ona elkarteak. Hainbat arazoren ondorioz, bere garaian desagertu egin zen, baina orain, kultur taldea birsortu nahian dabil. Umore Onarekin, Udalarekin eta Guraso Elkartearekin harremanean jartzeko asmoa azaldu dute sustatzaileek. Helburua: hurrengo Amabirjin egunean Umore Ona dantza taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera edukitzea herritar guztiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun