Herri Kirol Jolasen lehendabiziko kanporaketa herrian egin zen apirilaren 10ean

Nerea ALTZURI 2007ko otsailaren 5a

Arantzako herri kirol taldeak Nafarroako Herri Kirol Jolasei ekin zion apirilaren 10ean, herrian egindako saioan. Maiatzaren 15a bitarte, beraien dohaiak erakusteko modua izanen dute alebin, haur eta

Apirilaren 10ean, igandean, Nafarroako Herri Kirol Federazioak et Kirol eta Gaztediaren Institutuak antolatutako Herri Kirol Jolasen aurtengo edizioak herriko pilotalekua gune izan zuen, bere lehenbiziko jardunaldian. Eguraldi kaxkarra bazen ere, ikuslez eta kirolarik gainezka zegoen frontoia. Herriko kirolariek eta entrenatzaileek ere beuren lana erakutsi zuten lehenengo kanporaketan, haraneko bertze lagunekin eta Iruñerrikoekin batera. Alebin mailako proba konbinatuan, Arantza lehenengo multzoan aritu zen eta sailkapen orokorrean, zortzi talderen artean zazpigarren geratu zen, bere lana sei minutu terdi pasatxoan eginez.

Haur mailako proba konbinatuan, laugarren postua lortu zuten aranztarrek, 8 minutu eta 47 segundu pasatxiko denboran; eta kadete mailako proba konbinatuan, hiru puntu lortu zuen Arantzako taldeak, bigarren postuan geratuz. Sokatiran berriz, Narbarte eta Arantza batera aritu ziren jadete mailan, 540 kilotan eta bi puntu lortu zuen taldeak.

Apirilaren 17an Berriozarren egindako probaren ondotik, 24an Sakana aldean aritzekoak dira herriko kirolariak, maiatzaren 8an Igantzin eta bosgarren eta azken jardunaldia Txantrean eginen da maiatzaren 15ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun