Apirilaren 30ean Goizuetara mendi ibilaldia antolatu du Ekaitza elkarteak

Nerea ALTZURI 2007ko otsailaren 5a

Hilabete honek nahasmena erakutsi du eguraldiari dagokionez. Nahikoa normala dela erran ohi da hori apirilean. Udaberriko giroak, euri erauntsiak eta elur malutak ere izan ditugu, eta oraindik ere, urtaroa bere onera itzultzeko, edozer emanen du eguraldiak. Eguraldiaren kontra ezin dezakegu deus ere egin baina zenbait ekimen antolatu eta aintzinera eramateko orduan, eguraldiak berebiziko garrantzia du. Heldu den apirilaren 30ean, larunbatean, Goizuetara mendi ibilaldia antolatu du Ekaitza elkarteak. Goizeko zortzietarako herriko plazatik abiatzeko hitzordua jarri dute. Harat ailegatu eta Umore Ona elkartekoek bazkaria prestatua izanen dute, bazkal aintzinetik dutxatzeko aukera ere izanen da. Goizuetako elkartean bazkaldu eta autobusez etxeruntz itzuliko dira. Izen-ematea herriko ostatuetan egin behar da, apirilaren 27a, asteazkena bitarte. Izen ematerakoan, hamabortz euro ordaindu behar dira, autobusa eta bazkaria barne direla. Nahi duen guziak parte har dezake mendi ateraldian. Herritarren artean ez ezik, goizuetarrekin hartuemanak gehiago hurbiltzeko aukera paregabea!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun