Kultur Etxea 2008rako egina

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 5a

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak segurtatu duenez, Lesakako Kultur Etxea hiru urtez eginen da. Lanak 2006. urtean hasiko lirateke eta Kultur Etxearen, auditorioaren eta liburutegiaren ateak 2008an zabalduko lirateke. Horrela jakinarazi zen Nafarroako Parlamentuko alderdi ezberdinek eta udal ordezkariek Iruñean apirilaren 5ean egindako lan bilkuraren ondotik. Nafarroako Gobernuak Kultur Etxearen %50 finantzatuko duela segurtatu zuen. 3,6 milioi euroko aurrekontuaren bertze erdia Udalak ordainduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun