Udalak 2005eko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edo bertan bizi direnentzat. Lanak apirilaren 29ko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira udal bulegoan, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. Partehartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkezten ahal ditu eta gaia norberak nahi duena izanen da, beti ere zertarako den kontuan hartuz.
Kartelen neurria 50x40 cm.koa izanen da, kartulina edo paper lodian aurkeztu behar dira, norberak nahi duen teknika erabiliz eta derrigorrez bertan agertu beharko du honako esaldi honek: Lesaka. 2005eko Sanferminak.
Azalen neurria 25x20 cm.koa izanen da, eta marrazkiz edo argazkiz eginak aurkezten ahal dira. Aurkeztutako lanak Sanferminetako programan argitaratu ahal izanen dira. Udala jabetuko da lan sarituez eta bertzeak iltzuliko dira.
Sariei dagokienez, karteletan lehendabiziko saria 500 eurokoa izanen da. Lesakako Udaleko Kultura Batzordeak osaturiko epaimahaiak erabakiko du lehiaketa, eta haren erabakia apelaezina izanen da. Azaletan ere, lehen saria 500 eurokoa izanen da eta aitzineko azalean joanen da.