Urte askotan Donostiako kofradia eta Berako Abesbatzaren arteko harremana hain ona izateagatik “Enxebre e Pelengrina Cofradía da Queimada no País Vasco”k Berako Abesbatza Ohorezko Kofrade izendatzea erabaki zuen. Momentuz Donostiako Galiziako Etxean abesbatzako kide bakoitza bakarka Ohorezko Kofrade izendatu dute baina abenduaren 11n, Keimadaren Kofradiaren XII. Kapitulua ospatzen dutenean, abesbatza bera entitate modura hartuta izendatuko dute. Aipatu Berako Abesbatzak Donostiako Udalean orain arte ospatu diren kapitulu guztietan kantatuz parte hartu duela.