Apirilaren 22an, ortziralarekin, eginen du Gure Txokoa elkarteak urteko batzarra, 19:30etan lehenengo deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Gai-ordenari dagokionez, lehenik iazko akta irakurri eta, hala badagokio, onartuko da. 2004ko kontu eta ekitaldien balantzea egin ondotik, 2005eko ekitaldiak, aurrekontua eta egitasmoak aztertuko dira. Eskaerak eta galderei ekin aitzinetik, zuzendaritza batzordea berrituko da.