Berako Suhiltzaileen Parkea bolondres bila

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 5a

Berako Suhiltzaile-Parkeko Zuzendaritza Batzordeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Berako suhiltzaile-parkeak sei bolondres behar ditu.

Aurkeztu nahi duten interesatuek zenbait baldintza bete beharko dituzte: Lehenik Berako suhiltzaile-parkerako adskribatze eskaera egin behar dute. Horretaz gain, ohiko bizilekua Berako udalerrian izan eta adinari dagokionez, 18 eta 40 urte bitartean edukitzea. Bertze bi baldintza ere eskatzen dira: alde batetik suhiltzaile lanak normaltasunez betetzeko oztoporik sortzen duen gaixotasun edo gabezi fisikorik ez izatea eta bertzetik, B motako gidatzeko baimena izatea. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean akautuko da. Deialdiaren oinarriei buruzko xehetasunak jasotzeko edota zalantzaren bat izanez gero telefono hauetara deitzen ahal da: 678 445529 edo 605 754199.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun