Ricardo Baroja Ikastetxeko haur parkea, frontoia eta gainerako instalazioak eskola ordutik kanpo eta asteburuak barne itxiak egonen dira hemendik aitzinera. Erabaki hau Ricardo Baroja Ikastetxeko Eskola Batzordeak Udaletxearekin batera hartu du, asteburuetan batez ere, instalazioen erabilpen txarra dela medio.
Ia astero patioak eta haur parkea erabat zikin eta hondatuta gelditzeaz gain, zenbait txoko ere pixaz beteak agertzen omen dira. Beraz, erabakia hartzea zaila izan den arren, hemendik aurrera ilunabarrean eta asteburuetan eskolako ateak itxiko dira. Astean zehar eskolatik atera eta ilundu bitartean erabiltzeko aukera izanen da.