Ricardo Baroja Eskola Publikoko Guraso Elkarteak Berako Kultur Batzordearen babesarekin apirilaren 23rako Argazki Rallya antolatu du. 6 urtetik hasi eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako bideratua dago eta hiru kideko taldeek parte hartuko dute. Hirukote bakoitzari argazki kamera utziko zaio eta goizeko 9:30etan hasita hainbat gairekin harremana duten 27 argazki atera beharko ditu talde bakoitzak: udaberria, natura, kirolak, arrantza Bidasoan, Berako txokoak, bertako jendea… Eguerdiko 13:30etan argazki makinak itzuliko dituzte eta handik 6 egunetara talde bakoitzak berak egindako argazkietatik 8 aukeratu eta hoiekin maiatzean Berako Kultur Etxean erakusketa eginen da. Aukeratu ez dituzten argazkiak ere ikusgai izanen dira. Talde guztien artean zozketa ere eginen da.