Lesakako XI. Herri Lasterketa maiatzaren 22an

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 5a

Maiatzaren 22an eginen da Lesakako Batzoki Elkarteak hamekagarren aldiz antolatutako Rafa Maritxalar Herri Lasterketa. Goizeko 10:00etan aurrebenjamin mailako nesketatik hasita hainbat proba izanen dira. 10:15etan aurrebenjamin mutikoak arituko dira; 10:30etan benjamin neskak; 10:45etan benjamin mutikoak; 11:00etan alebin neskak; 11:15etan alebin mutikoak eta 11:30etan infantil mailako neska-mutikoak aterako dira. Proba hauetako hiru lehenbizikoek beraien sariak izanen dituzte. Proba nagusia hasi baino lehen, haur ttikienek 250 metroko laisterketa eginen dute, baina antolatzaileek ez dute sailkapenik eginen eta sariak denentzat izanen dira. 12:00etan hasiko da proba nagusia. Bertan adin guzietako ezinduek, kadete, jubenil, junior, senior eta beterano mailako gizon eta emakumeek hartuko dute parte. Maila nagusietako gizonek 8 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta emakumeek 6 kilometrokoa, junior mailako neska-mutilek eta jubenil mailako mutikoek bezala. Neska jubenilek eta mutiko kadeteek 4 kilometro eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun