Albinte lanposturako lehiaketa

Oskar TXOPERENA 2007ko ots. 5a, 14:41

Albinte lanpostua betetzeko lehiaketa deialdian parte hartzeko onartu diren pertsonen izenak argitaratu ditu berriki Nafarroako Aldizkari Ofizialak. Hamar izan dira behin behinekoz onartu direnak: Alejandro Arretxea Maritorena, Severiano Txoperena Matxikote, Imanol Etxeberria Antxorena, Francisco javier Estevez Rodriguez, Aitor Lesaga Orradre, Jose Antonio Trantxe Lizardi, Alejandro Ordoki Arrieta, Santiago Susperregi Goñi, Joaquin Zabaleta Zabaleta eta Mikel Zubieta Erkizia. Bertze batzuk, eskatutako baldintzaren bat betetzen ez zutelako lehiaketatik kanpo gelditu ziren, baina hamar eguneko epea zuten alegazioak aurkezteko. Proba teoriko eta praktikoak, behin betiko hautagai zerrenda onartutakoan hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun