Ur-hornidura eta saneamendu sarea berritzeko lanak lehiaketara atera ditu Udalak

Oskar TXOPERENA 2007ko otsailaren 5a

Udalak ur-hornidura eta saneamendu sarearen moldaketa lanak kontratatzea erabaki du. Horretarako lehiaketa deitu du eta hasierako prezioa 630.608,94 eurokoa izanen da. Proposamenak maiatzaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira udal bulegoetan eta behin lanak emanda, lau hilabeteko epea izanen da lanak akautzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun