Herriko Etxeko moldaketa lanak Hirurteko Azpiegitura Plan Berezian sartu dituzte

Oskar TXOPERENA 2007ko otsailaren 5a

Herriko Etxea moldatzeko 170.504,81 Artxibokoa

Nafarroako Gobernuak apirilaren 25ean egindako batzarrean, 2001-2004 Hirurteko Azpiegitura Planaren barnean dagoen Plan Berezia behin behinekoz zabaltzea erabaki zuen. Joan den urteko abenduan erabaki zuen Gobernuak Plan berezi hori hasiera batez zabaltzea. Gero, hilabete bateko epean eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu behar zuten udalek. Eskatutako dokumentazioa aztertu ondotik, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak Plan Berezi honetan lanak aurkeztu dituzten udalen eta kontzejuen bideragarritasun ekonomikoa aztertu du. Honen arabera, udal eraikuntzetako moldaketa lanen barnean, Igantziko Herriko Etxea moldatzeko 170.504,81 euroko inbertsioa aurkeztu da eta horren %70a ordainduko luke Nafarroako Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun