Urrezko Eztaiak

Nerea ALTZURI 2007ko otsailaren 5a

TTIPI TTAPA

Bazkariko irudiak dira hauek, tarta mozteko momentua. Dionixia Lazkano Arrieta eta Kornelio Ubiria Leiza bikoteak berrogeita hamar urte ezkondurik bete zituzten joan den apirilaren 15ean. Egun batzuetara, apirilaren 17an izan zen meza eta ospakizuna. Urrezko ezteiak osasunez ospatu dituzte Korneliok eta Dionixiak famili eta lagunartean. Zorionak bikoteari eta sendiari!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun