Maiatzaren lehena igandean zela probextuz, atseden hartzeko eguna izan zuten herri kirolariek eta entrenatzaileek. Dagoeneko bi kanporaketa pasatu dira, eta hirugarrena eta azkena Igantzin izanen da hurrengo igandean (eguraldi txarra eginez gero, Beran jokatuko da). Heldu den igandeko jardunaldian finalerako txarteldunak zehaztuko dira, aitzineko kanporaketetan izaniko sailkapenak ere kontuan hartuz. Guk datuak eskuratu ditugu, eta herritarrak proba konbinatu eta soka-tira sailkapenetan nola dauden emanen dizuegu. Alebin mailan zortzi talde daude proba konbinatuan eta Arantzako taldea bortzgarren postuan dago sailkapen orokorrean. Etxean, lehenengo kanporaketan denborarik hoberena egin zuen eta azkeneko kanporaketan bere lana zazpi minutuan egin zuen, estreineko kanporaketako denbora alderatuz, ia minutu erdi gehiago behar izan zuen lana bukatzeko.
Haur mailako proba konbinatuan, zortzi taldeen artean laugarren postuan dago herriko taldean. Nolanahi ere, talde honen kasuan, hiru jardunaldietako denborarik hoberena, apirilaren 24an, Etxarri Aranatzen eta hirugarren saioan egin zuten, eginbeharra bukatzen bigarren taldea izanik.
Kadete mailako taldeak sailkapen orokorrean guzira, hamar puntu ditu. Lehenengo bi jardunaldietan bigarren postuan geratu zen taldea eta azkeneko saioan berriz, lehenengo bukatu zuen proba konbinatuko jarduna, bederatzi minutu eta erdi pasatxoko denborarekin.
Sokatirako probara pasatuz, narbartearrekin batera osatutako kadeteen taldea hirugarren postuan dago sailkapen orokorrean, puntu eta erdirekin.
Beraz, momentuan horrelaxe ditugu sailkapenak. Heldu den igandean finalerako txarteldunen berri emanen da. Indartsusegitzeko eskatuko diegu herritarrei eta bidenabar, beraiek animatzera joateko ere aukera bada bertze aldi batez.