Larunbat honetan, maiatzak 7, Musika Banden bigarren alardea eginen da. 18:00etan, parte hartuko duten musika bandei ongietorria emateko aurreskua eskainiko zaie Plaza Zaharrean. Ondotik, bandek kalejira eginen dute herrian barna eta 19:30etan kontzertua eskainiko dute Plaza Zaharrean. Ez da hau izanen maiatzean musikarekin lotutako ekitaldi bakarra. Maiatzaren 20an, ortziralarekin, Salbador Madariagak zuzendutako akordeoi bandak kontzertua eskainiko du Alhondigan 20:00etan. Maiatzaren 29an, igandean, Irungo kontserbatorioko akordeoi bandak kontzertua eskainiko du Alhondigan 13:00etan.