Idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak betetzeko euskara maila jautsi du Udalak

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 5a

Euskara Batzordea eta herriko hainbat eragile agertu ziren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hizkuntza eskakizun maila jaisteko erabakia dela eta. TTIPI TTAPA

Euskara Batzordearen ustez «oraingo idazkariari neurriko zapata egin dio PNV-EAk»

Lesakako Euskara batzordeak, herriko bertze hainbat eragilerekin batera, agerraldi publikoa egin zuen apirilaren 22an, Kasinoan. Lesakako Udalak, idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuei hizkuntza eskakizun maila jaitsi die, PNV-EAko zinegotzien botuekin eta horretarako plantilla organikoa aldatu du. Orain eskatzen den maila ez da aski lanpostu horietan euskaraz aritzeko, Lesakako Euskara Batzordearen erranetan eta gisa honetara, ez da ziurtatuko lanpostu horietan ariko direnek euren zeregina euskaraz egiteko gai izatea. Erabaki honen inguruan hainbat gertaera izan dira, eta horiek gizarteratu nahi izan zituen Lesakako Euskara Batzordeak prentsaurrekoan.

Igor Portu, Lesakako Euskara Batzordeko kideak adierazi zuenez, erabaki hau, udal funtzionamendua euskalduntzeko egin beharreko bidean atzerapauso nabarmena da: «Nola da posible euskaraz jakitea nahitaezkoa den lanpostu baterako, euskara gaitasuna egiaztatuko duen maila ez eskatzea?».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun