Joan den apirilaren 23an Ricardo Baroja Eskola Publikoko Guraso Elkarteak antolatutako haurrentzako argazki rallya egin zen. Goiz guzian eskola ezberdinetako haurrak egon ziren herriko txokoetan argazkiak ateratzen eta argazki guztiak Berako Ttikien “Klik”a Argazki Rallyaren erakusketan ikusi ahal izanen dira. Kultur Etxeko ateak maiatzaren 9tik 20ra astelehenetik ortziralera 18:00etatik 20:00etara irekiak izanen dira.