Maiatzean ospatuko da XI. Mugaz Gain Antzerki Jaialdia

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 5a

Mugaz Gain Antzerki Jaialdiaren XI. edizioa maiatzean ospatuko da eta bi astetan bina egun hartuko ditu aurreko urtetan bezala: maiatzaren 5 eta 6an lehenengo astean eta bigarrenean, maiatzaren 18 eta 19an. Mugaz Gain jaialdia haur eta gazteen topaleku bihurtu da, bertako eta inguruko antzeslanen erakusleiho. Iruña, Etxarri, Orereta, Urruña eta Berako haurrak ariko dira antzerki lanetan eta egitaraua honako hau izanen da: Lehenengo egunean, Iruñako Iturrama Institutukoek “Bulegokeriak” lana eskainiko dute 11:30etan eta 13:30etan “Izen Gabekoa” Etxarriko Andra Mari Ikastolakoek. Hurrengo egunean, maiatzaren 6an, 11:00tan Oreretako Langaitz Insitutuaren “Zubi gizakiak” ikusi ahal izanen dute haurrek eta 13:00etatik aintzinera Berako Toki Onakoek lehenik “Una excursión de muerte” eskainiko dute eta ondoren Berako Ezberdinak taldekoek “Hauek bai, eguberri zoroak!”. 18:00etatik aintzinera ateak zabalik tartea izanen da beratarrek goizeko antzezlanak errepikatuko dituzte. Maiatzaren 18an Berako Ricardo Baroja eta Labiaga Ikastolako haurrak arituko dira eta 19an Jesusen Bihotza, Ricardo Baroja eta Urruñako Ikastolakoak. Bi egun hauetan 18:00etan ateak zabalik izanen dira nahi duenak hurbildu ahal izanik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun