Bortzirietako IKA Euskaltegiak 15 urte bete ditu eta bere egoera ez da batere xamurra: urte guzti hauetan Bortzirietako jendeari euskara erakusteko ahalegin guztiak egin ondotik, Nafarroako Gobernuak hirutik batera jaitsi du euskara ikasteko dirulaguntza. Hala ere, datorren maiatzaren 14an, larunbatean, IKAren 15. urteurrena ospatzeko kontzertu handia antolatu du Bortzirietako Euskaltegiak Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin. Berako Kultur Etxean 20:00etatik aintzinerat eta 5 euroren truke, Xavier Montoia, Petti, Morau, Joseba Irazoki, Gaizka Sarasola eta Xabier Erkizia, Ameba taldeko Mikel eta Joseba eta Edu Zelaieta, Raul Garzia eta Beñardo Goietxe “Mugaldekoak” ikusi eta aditzeko aukera izanen dugu.