Ludoteka ireki dute Arantzan

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 2a

Astelehenetik ortziralera irekia egonen da goizeko 9:0etatik eguerdiko 13:00ak arte

Dundaia Fundazioak, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako zaintza zerbitzua eskaintzen du urtarrilaren hasieraz geroztik Arantzan. Gaur eguerdian, udaleko ordezkariek, mankomunitatekoek eta gurasoek egitasmoaren aurkezpena egin dute. Egoitzak Udalak prestatu du eta zaindari lanetan Julen Zelaieta Beratar gaztea arituko da. Familia gehienetan bi gurasoek lan egiten duten garai hauetan horrelako zerbitzuak beharrezkoak bilakatu dira. Arantzako egoitza ludoteka erara moldatu bertan, haurrek haien esku diren jokoetan aritzen ahalko dira baita begiraleak antolatu dituen ariketetan ere. Astelehenetik ortziralera irekia egonen da goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun