La Villa ostatua eta jatetxea errentan emateko lehiaketa deialdia egin du Udalak

Oskar TXOPERENA 2007ko otsailaren 2a

Eskaintzak maiatzaren 21a baino lehen aurkeztu behar dira

Igantziko Udalak, Herriko Etxeko beheko eta lehenengo solairtuetan dagoen La Villa ostatu-jatetxearen zerbitzua errentan emateko lehiaketa deialdia egin du. Errentaren iraupena hamar urtekoa izanen da eta bortz urte gehiago luzatzeko aukera izanen da. Hilabeteko errenta 300 eurokoa izanen da eta horreri BEZ zergaren %16a gehitu beharko zaio. Horixe izanen da lehiaketaren hasierako prezioa, Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 21a arte, larunbata arte irekia dago eta horretarako 601,01 euroko behin-behineko fidantza ordaindu beharko da. Klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dago Igantziko udal idazkaritzan. Esleipenduna hautatzeko orduan zenbait irizpide hartuko ditu kontuan Udalak, bakoitzari dagokion neurriaren arabera. Garranztzitsuena programazioa eta zerbitzuaren planifikazioa izanen da, gehienez 60 punturekin. Proposamen ekonomikoarengatik gehienez 38 puntu eskuratzen ahal dira; langile ezinduen kopurua plantillaren %3 baino handiagoa baldin bada puntu 1 eskuratuko da eta enpresaren lan egoera puntu batekin baloratuko da. Puntu bat emanen zaie bere gaitasun teknikoa egiaztatzerakoan behin-behineko langileen kopurua %10etik beheitikoa duten enpresei eta 0 puntu emanen zaie baldintza hori betetzen ez dutenei. Bi eskaintza ekonomiko edo gehiagoren artean puntuazioan berdinketa gertatuz gero, gaitasun teknikoa egiaztatzean langile ezinduen ehuneko handiena duen enpresak izanen du lehentasuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun