Nafarroako bertso paper lehiaketako sariak ere herrira etorri dira. Joan den maiatzaren 4an, Berako Kultur Etxean Bortzirietako bertsolari gaztetxoen lanak entzun eta egileek sariak hartzeko ekimena egin zen. DBH mailan Jon Jorajuria eta Amaia Lukanbio sarituak izan dira; hirugarren eta laugarren mailetan, Ibai Etxeberria eta Gurutze Iparragirre gaztetxoen lanek sariak jaso dituzte. “Nere urtebetzea da baino ez nago pozik” gaiari buruzko bertsoak Ibaik idatzi zituen; Gurutzeren bertsoek, “Bart gauea ezin nuen lorik egin” izan zuten gaia.