Joan den apirilaren 30ean, larunbatean, berrogeita hamar inguru lagunek Goizuetara mendi ibilaldia egin zuten Ekaitza Elkarteak antolaturiko deialdiari erantzunez.
Eguraldia lagun, lau ordu pasatxoko ibiladia izan zen eta gehienak herrikoak baziren ere, eskualdeko bertze mendizale batzuek ere parte hartu zuten ekimenean. Goizuetara ailegatu eta dutxa on bat hartu ondotik, Umore Ona elkarteak prestaturiko bazkari goxoa dastatu zuten elkartean bertan. Ilunabarrean autobusez bueltatu ziren eta egun ederra pasatu zutela erran digute.
Ekaitza Elkarteak balorazio hagitz positiboa egin du, herritar aunitzek parte hartu baitzuen ibilaldian. Gisa berean, Ekaitzak eskerrak emateko probextu nahi ditu lerro hauek. Hurrengo aleetan ere, antolatzen ari diren bertze ekintza batzuen gainean informazioa emanen dizuegu, xuxen-xuxen.