Ikasturtearen azken hilabeteetan izanik, urtero bezala, herriko eskolako lagunek irteera eta oporralditxoetan partaide izanen dira. Joan den ortzegun eta ortziralean eskolako ttikienek Zarautzen egonaldia egin zuten.
Heldu den astean eta bi egunez, astelehenean eta asteartean, lehendabiziko zikloko ikasleak Beiren egonen dira. Hirugarren zikloko lagunek, maiatzaren 23tik 26ra Zuazara joanen dira. Heldu den hilabetean, ekainaren 16tik 22ra, DBHko zazpi ikaslek eta bi irakaslek ikasketa bukaerako oporraldia Bartzelonan pasako dute aspaldiko urteetan bezala.