Irain eskolak 25 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko ekitaldi egitarau zabala antolatu du.
Maiatzaren 18an, asteazkena, Rosa Arburuak solasaldia eskainiko du 19:00etan Herriko Etxean, “1940-1960. Bortzirietako Gaztiak: Amerikarako emigrazioa” izenburupean. Maiatzaren 19ean, ortzegunean, “Berunezko soldadutxoa” antzeslana eskainiko dute eskolan 15:00etan.
Maiatzaren 20an, 20:00etan, Txekia eta Slovakiatik etorritako Pauel eta Lenkaren kontzertua eta berendua eskainiko da konbentuan eguraldi ona eginen balu edo eskolan. Maiatzaren 21ean, larunbatean, goizean jokuak eta tailerrak izanen dira haurrentzako konbentuan edo eskolan eta futbol partiduak helduentzat frontoian. Eguerdian bazkaria izanen da Koxkonta jatetxean, haur, guraso, ikasle eta ikasle ohiei zuzendua. Txartelak maiatzaren 15a arte eskuratzen ahal dira Tele-bote ostatuan. Arratsaldez ere izanen dira ekitaldi gehiago, hauek ere eskolan edo konbentuan, eguraldiaren arabera. Mus txapelketa, 17:30etan haurrentzako ipuin kontalaria eta merendua izanen dira, eta Txakain txaranga denontzat.
Ekainaren 2an, argazki erakusketaren inaugurazioa eginen da eskolan. 17:00etan kafe baten inguruan solasaldia izanen dute ikasle ohiek, “Eskola garaiko oroimenak” berrituz. 19:00etan, “Ikasleak urteetan zehar” izeneko bideo emanaldia eskainiko da. Ekainaren 3an, “Horroroskopolandia” haurrendako antzezlana eskainiko da goizeko 11etan ikasleen eskutik. 20:00etan antzezlan hori bera eskainiko zaie gurasoei.
Irain Eskolaren 25. urteurreneko ekitaldiekin akautzeko, ekainean argazki erakusketa eta kamiseten salmenta eginen da eskolan.