Larungo kable zaharrak bildu dira

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 2a

1950. hamarkadan Gariñen Etxolan benta ireki zen, eta nahiz eta lehendik ere baziren Larunen komertzioak, Larun Gain benta izan zen turismoaren motorra. Hasieran gauzak bizkarka edo mando gainean eramaten ziren, baina 1951n Kauleko zolatik Larungo kaxkoraino 2 kilometroko kablea muntatu zuten. Gero ere Larungo Kaiola eta Udako Etxea bentek jarri zuten berea. Historikoak izan dira kable hauek baina mende erdia lanean eraman ondotik, joan den apiril bukaeran kendu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun