Berako txistulari gazteak sarituak

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 2a

Utzitako argazkiak

Apirilaren 30ean Antonio Intsausti “Txobito” Txistulari Gazteen Txapelketaren lehen edizioa egin zen Hernanin eta Berako gazteez gain hainbat herritako gazteek parte hartu zuten: Gasteiz, Eibar, Segura, Irun, Hondarribia, Pasaia eta Hernanikoak bertzeak bertze. Txapelketa hiru mailetan banatua zegoen eta bakarlari nahiz taldeek gehienez sei minutuko obrak jo behar zituzten. A mailan (12 urte bitarteko bakarlariak), Ane Eltzaurdia eta Julen Baleztena aritu ziren eta D mailan (16 urte baino gutxiagoko taldeak) Saioa Baleztena, Nahia Artieda, Beñat Iturria eta Jon Irazokik osatutako taldea. Julen Baleztenak, A mailakoen artean, bigarren postua lortu zuen 150 euro eta oroigarria eskuratuz eta gainerakoek diplomak eraman zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun