Aurtengo Escena Dantza Jaialdiaren barnean, maiatzaren 28an Iberica de Danza Konpainia ikusi ahal izanen dugu “Año X” ikuskizunarekin. Konpainia honek urteotako koreografia lan adierazgarrienen bilduma ekarriko du, izan ere new-folk, dantza estilizatua, bolero eskola, dantza historikoa eta flamenkoa ere ageri dira ikuskizun honetan. Nafarroako Gobernuak eta Kultur Batzordeak antolatu dute saio hau eta Kultur Etxean izanen da arratsaldeko 20:00etan. Sarrera 3 euro ordaindu beharko da.